HASIERA2018-10-09T11:54:28+00:00

NORTZUK GARA

Gure enpresak ezbehar eta larrialdiak bideratzen ditu, Euskal Autonomia Erkidego eta Miranda de Ebroko enpresa, elkarte eta etxeetako zaharberritze, mantentze eta egitasmoak betetzeaz arduratzen da.

1993.an hasi ginen lanotan, etxe, elkarte eta enpresetan zeuden larrialdiei erantzun azkarra ematearen beharraz jabetu ginenean. 25 urteko esperientziaren ondoren, lan ildo eta lan talde eraginkorra lortu dugu zerbitzu orotan, 3 orduren buruan laguntza emateko gai dena.

Gainera, marka zuriko etxetresnen ezbeharretan laguntza ematen duen enpresa bakarra gara. Etxetresna hauen mantentze eta konponketan langileak trebatzen ditugu, eta horri esker, erantzun eraginkorra eman dezakegu.

GURE BALOREAK

Gure baloreei fidel izan gaitezke, Nortalia Gestion osatzen dugunon konpromisoari esker. Baloreok, hain zuzen ere, oinarrizko zutabe dira enpresan, eta lan ildoa indartzen dute. Gainera, langile ororen hobekuntza bultzatzen dugu, kide eraginkor, arduratsuak izan eta bikaintasunaren bila ibil daitezen beti.

Laguntzeko konpromisoak; ezaugarririk onenak erakutsi, bezeroarenganako arreta ona eta emaitza onak dakartza.

Gure lantaldeak, langile sare zabala du (iturginak, igeltseroak, margolariak, zurginak, zerrailariak, argiketariak, beiralariak, burdingileak, arkitektoak, dekoratzaileak). Denak lankidetza bikainean, eraginkorrak izan eta emaitza onenak lortze aldera.

ESPERIENTZIA
BALIABIDEAK
LANAREKIKO ARDURA
AZKARTASUNA

ZERBITZUAK

Larrialdi oro kudeatzen dugu, uneoro eta egunero urte osoan zehar eta langile sare zabala eskaintzen diegu bezeroei edozein ezbehar motari erantzuna emate aldera.

Ezbeharren kudeaketa

Egindako lanen berri ematen diogu bezeroari eta bere beharrizanei erantzuna ematen diegu. Pozik egon ezean, berehala berregingo dira lanak.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Mantentze lanak

Bezeroaren beharrizanen arabera, mantentze lanak aldiro osatzen ditugu badaezpada, ezbeharrak eta galera ekonomikoak saiheste aldera.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Egitasmo eta zaharberritze lanak

Zaharberritze lanak gauzatzeko erabakia garrantzitsua da. Gure arkitekto eta dekoratzaileek aholkularitza gauzatzen dute xehetasunik nimiñoena ere kontrolpean egon dadin.

INFORMAZIO GEHIGARRIA