BALOREAK2018-10-09T10:16:34+00:00

GURE BALOREAK

GURE BALOREEKIKO KONPROMISOA

Gure baloreei fidel izan gaitezke, Nortalia Gestion osatzen dugunon konpromisoari esker. Baloreok, hain zuzen ere, oinarrizko zutabe dira enpresan, eta lan ildoa indartzen dute. Gainera, langile ororen hobekuntza bultzatzen dugu, kide eraginkor, arduratsuak izan eta bikaintasunaren bila ibil daitezen beti.

Laguntzeko konpromisoak; ezaugarririk onenak erakutsi, bezeroarenganako arreta ona eta emaitza onak dakartza.

BALIABIDEAK

Gure lantaldeak, langile sare zabala du (iturginak, igeltseroak, margolariak, zurginak, zerrailariak, argiketariak, beiralariak, burdingileak, arkitektoak, dekoratzaileak). Denak lankidetza bikainean, eraginkorrak izan eta emaitza onenak lortze aldera.

ESPERIENTZIA

25 urteko eskarmentua dugu, gure enpresak ezbehar eta larrialdiak bideratzen ditu, Euskal Autonomia Erkidego eta Miranda de Ebroko enpresa, elkarte eta etxeetako zaharberritze, mantentze eta egitasmoak betetzeaz arduratzen da.

LANAREKIKO ARDURA

Epeak betetzen ditugu. Behar gaituzunean, hor izango gara, orduoro eta egunero urte osoan zehar. Bikaintasunaren bila, kasuan kasuko laguntzarik onena emango dizugu.

AZKARTASUNA

Gehien jota, 3 orduko epean laguntza jasoko duzu. Etxeko ezbeharrak kudeatzeko Apuyen taldearen software-ak (PWGS) itxaronaldiak saihesten ditu. Teknologia honen abantailetako bat, gunearen arabera, laguntzaileen kokapen automatikoan datza. Hala, ez dira eginbeharrak bikoizten eta askoz ere arinago erantzun dezakegu.