NORTZUK GARA2018-10-09T10:59:25+00:00

LARRIALDI ETA EZBEHARRAK BIDERATZEN DITUGU

LAGUNTZAILE ADITUAK

Gure enpresak ezbehar eta larrialdiak bideratzen ditu, Euskal Autonomia Erkidego eta Miranda de Ebroko enpresa, elkarte eta etxeetako zaharberritze, mantentze eta egitasmoak betetzeaz arduratzen da.

1993.an hasi ginen lanotan, etxe, elkarte eta enpresetan zeuden larrialdiei erantzun azkarra ematearen beharraz jabetu ginenean. 25 urteko eskarmentuaren ondoren, lan ildo eta lan talde eraginkorra lortu dugu zerbitzu orotan, 3 orduren buruan laguntza emateko gai dena.

Gainera, marka zuriko etxetresnen ezbeharretan laguntza ematen duen enpresa bakarra gara. Etxetresna hauen mantentze eta konponketan langileak trebatzen ditugu, eta horri esker, erantzun eraginkorra eman dezakegu.

GURE BERMEA

Erantzun azkarra ematea zein garrantzitsua den jakitun, orduoro eta egunero urte osoan zehar gaude prest. Komunikazio zuzena beharrezkoa da, beraz, gure bezeroei arreta berezia eskaintzen diegu, informazio guztia eskura izan dezaten.

Gure lantaldeak, langile sare zabala du (iturginak, igeltseroak, margolariak, zurginak, zerrailariak, argiketariak, beiralariak, burdingileak, arkitektoak, dekoratzaileak). Denak lankidetza bikainean, eraginkorrak izan eta emaitza onenak lortze aldera.

94 479 56 79