Pribatutasun politika2018-10-09T11:07:46+00:00

LEGEZKO JAKINARAZPENA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

1. INFORMAZIORAKO ESKUBIDEA. Webgune honetan sartzean eta bertako materialak erabiltzean honako legezko jakinarazpena irakurri eta onartu duzula adierazten da. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: contacta@nortaliagestion.com. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearekin bat eginez (aurrerantzean DPBL), NORTALIA GESTIÓN enpresak erabiltzaileei jakinarazten die NORTALIA GESTIÓN konpainiak sortutako bere erantzukizunpeko datu pertsonalak gordetzeko fitxategi automatizatua dagoela.

2. XEDEA. Webguneko inprimakien bitartez erregistratutako erabiltzaileen datuak NORTALIA GESTIÓN enpresak bilduko ditu webgune horren bitartez ematen dituen zerbitzuen prestazioa errazteko.

3. DERRIGORREZKOTASUNA ETA ERABILTZAILEAK EMANDAKO INFORMAZIOAREN DATUEN EGIAZKOTASUNA. Erabiltzaileek bermatu egiten dute NORTALIA GESTIÓN enpresari emandako datuak egiazkoak direla eta erabiltzaileek datuen aldaketen berri eman beharko diote enpresari.

4. ERABILTZAILEEN BAIMENA. NORTALIA GESTIÓN enpresaren inprimakiaren bitartez edo mezu elektronikoen bitartez datu pertsonalak bidaltzen baldin badira, berariaz igorleak baimena emango du aipatutako komunikazio bitartekoetan jasotako datuak modu automatizatuan tratatzeko. Eskatutako datuak eskuratzea eta tratatzea bakarrik salmentak kudeatzeko erabiliko da, eta beti beteko da indarrean dagoen araubide esparrua.

5. ESKURATZE, ZUZENTZE, AURKAKOTASUN ETA DEUSEZTATZE ESKUBIDEAK. Erabiltzaileek datu pertsonalen eskuratze, zuzentze, aurkakotasun eta deuseztatze eskubideak egikaritu ahal izango dituzte DPBLren terminoekin eta baldintzekin bat eginez. Eskubide horiek egikaritzeko enpresaren egoitzara joan beharko duzu: NORTALIA GESTIÓN, Jesusen Bihotza Enparantza, 4 – 1. solairua 2. bulegoa 48011 Bilbo. Beste aukera bat helbide elektroniko honen bitartez harremanetan jartzea da: contacta@nortaliagestion.com.

6. JABEGO INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA. Testu, irudi, eduki, logo, erregistratutako edo erregistratu gabeko markak, webgunearen bitartekoak, aurkezpen formak eta muntatzeak jatorriz edo modu eratorrian NORTALIA GESTIÓN enpresaren titulartasunekoak dira. Ondorioz, Espainiako antolamendu juridikoak babestutako jabego intelektualeko eta/edo jabego industrialeko lan edo edukiak dira, eta hori guztia Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bategina onesten duen apirilaren 12ko Legeriazko Errege Dekretuarekin eta Markei buruzko abenduaren 7ko 17/2001 Legearekin bat eginez. Horrez gain, alor horietako Espainiako eta Erkidegoko araubidea eta Espainiak sinatutako alor horiei buruzko nazioarteko hitzarmenak ere aplikatu beharko zaizkio.
Edukiei buruzko eskubide guztiak gordeta daude, eta beraz, berariaz debekatuta dago webguneko eduki guztiak edo horien zati bat erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean erakustea, eraldatzea eta/edo edozein erabilera modalitate gauzatzea NORTALIA GESTIÓN enpresaren berariazko baimenik gabe.

7. ESTEKA POLITIKA. NORTALIA GESTIÓN konpainiak ez du erabiltzaileek enpresaren webgunean dauden esteken bitartez erabili dezaketen edukiei buruzko erantzukizunik, eta inolaz ere ez ditu sareko beste webgune batzuk aztertuko eta kontrolatuko. Era berean, ez du bermatzen ezta ere esteken bitartez erabili daitezkeen eta bere jabegokoak ez diren webguneen erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.